Kartografia

Kartografia hezkuntzaren irudikapena eta kritika da, honek aurkesten duelako nola ikusten dugun gaur eguneko gizartea hezkuntzan isladatua. Horregaitik, hau zan gure helburua, makroestrukturen eta instituzioak irudikatzea baita naturaren kontrapozizioa honi ere. Kartografiaren helburuetako bat da egia zabaltzea. Honekin esan gura dot, Gizartearen parte dagozan infraestrukturek ezkutatzen dizkigutena sabaltzea dala gure erantzukizuna, eta ez guk ere isilkatzea plan honen konplize izateko. 

Kartografia sortzeko prozesua ez zen izan erraza, ideia-euriak Titere batek esku erraldoi batzuekin topo egiten zuen hain zuzen ere. Txotxongilo bat ere sortu zen,gorputz androgino  bizigabea, bere ekintzetako buru izateko gaitasunik gabe. Kartografiak ez du esan nahi sistema kritikatzen duenik, eta, gainera, antzinako hezkuntza-sisteman dagoen kandela baten argia ezagutzren argia sinbolizatzen dela eta, guk askatasuna, adierazteko eskubidea, gure itsasontziaren kapitain izateko eskubidea, eta naturarekin batera, lore-egoera betean dauden arbola irudikatzen dugu. Berdeak bizitza sinbolizatzen du kultura askotan, eta horren parekoa da hezkuntzaren berpizkundearen berbegiar eta hostozabalarekin uztartzea.

Koloreen konposizioak eta egiturak, gaur egun gizarteak bezala har dezakegun irudi nahiko tipikoa osatzen dute. Ekintza eta pentsamendua kontrolatuta eta manipulatuta, gizarte dekadente hau ez da gauza erreala eta faltsua bereizteko, eta horren ondorioz, etengabe begiratzen diogu, baina, urrutitik, askatasuna adierazten duen zuhaitz loretsu bati. Hala ere, eta ihes egiteko bide gisa, zuhaitz hau espejismoa baino ez da, ikusten dugun estratagema bat, baina ezin duguna ukitu. Benetako arbolorik ez da, arrazoiarekin azaldu ezin dena, eta horregatik hain utopikoa da hori lortzea. Askatasuna sinbolo abstraktua eta hurbilekoa da, eta, horregatik, beti uste dugu hori lor dezakegula eta, era berean, horrek ihes egiten digu, helduta daukagun bakoitzean. Amets horren arintasuna da hainbat bizitza beharko genituzkeela, ulertzeko, askatasuna gure baitan dagoen preso hori, eta gu gara kartzelariak, guk geuk ere, gure baitan, askatasunean dagoen urruntze egoera horiek sortzen ditugunak, gure nahia eta anbizioa dira askatasun-kontzeptu faltsu bilakatuak. Askoz ere libreagoak izango garela sinestean, gure akzioak dira gure ekintza laburrak, eta arnasa hartzen uzten ez digutenak.

Hala ere, askatasunaren ikuspegi horrek tika eta gezurra dirudien arren, helburu hobeagokoa da, artaldea jarraitzen duten arkumeak izaten jarraitzea eta trabak eta zailtasunak jartzen zaizkienean ez direla errezetarik egiten. Hilzorian dagoen jainko bat edo aldi baterako kapital baten alde manipulatzen uzten zen gizarte hura hareazko itsaso batean hautsa baino ez da, benetako etsaia eta giza disidentearen eragilea, erosotasuna deitzen diogun laguna da. Erakunde horren boterea nabarmen hazi da azken hamarkadetan, izan ere, antzinako jainkoak eta kapitalaren kontrolatzaileak konturatu dira aliatu boteretsua dela eta gizartea kontrolatzeko faktore handia dela. Hori dela eta, altxatzeko gai izan behar dugu eta lotuta mantentzen gaituzten kateak apurtzeko, kontrolatzen gaituzten hariak moztuko ditugu, eta, beraz, libratu gabeko askapen-elkarte bat dugu. Etsaia ez da pentsatzen duena, teorizatzen edo imajinatzen duena, baizik eta pertsona ausarten eskukada dira, eta aurreikuspen guztien aurka, zuhaitz berde eta hostotsu horren benetako bidea argitzen dute.

Azkenik, ezinbestekoa da aintzatespena ematea pentsatzaileei, ulertzeko zailegia den guztiari zentzua ematen diotenei, edo, besterik gabe, beraientzat txarra den hori kritikatzeko gaitasunik ez duten guztiei. Esate baterako, Russeau edo froid pentsalari handien kasua ere bada, eta hainbat pertsona ere bai, hezkuntzan eta irakasgai horren didaktikan, esaterako, Illichen edo Maria Montessoriren kasuan.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Judith Butler & Sunaura Taylor: Examined Life

Ebaluazioa

Performance: Tomaki